Donejakue Bideko nafar tartean topatutako ingurune-gorabeheren berri emateko kanpaina

Urtero, milaka erromes ibiltzen dira, zu bezala, Nafarroan barna Santiago Konpostelakora bidean.

Paisaia anitzak aurkituko dituzu gozagarri bidean, Nafarroa kontrastez beteriko lurraldea dela erakusten dutenak. Ardura handiz zaintzen dugu guk gure natura-oparotasuna, eta harekin bat egitea eskatzen dizugu. Hartara, ingurumen-gorabeheraren bat (hondakinak, eroritako zuhaitzak, kutsatutako ura…) topatzen baduzu, emaguzu haren berri, faborez!

Gorabehera larria bada, ordea, 112 telefonora dei dezakezu, non berehala arduratuko baitira hartaz.

Hona hemen ingurumen-gorabehera arinen berri emateko urratsak:

  1. Identifikatu mapan non dagoen ingurumen-gorabehera.
  2. Igo argazki bat
  3. Bidali. Jaso ondoren, hura konpontzeko taldeari emango diogu haren berri.

Eskerrik asko laguntzeagatik. Ongi joan!